martes, 12 de abril de 2011

Blog eta Mikroblogging


BLOG

1. SARRERA
-Definizioa: anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren interneteko webgune bat.
-Blogaren egileak blogariak eduki-mota ezberdinak edo bitakora giza idazten du eta artikuluak igo ahala, orden kronologikoan argitaratzen dira.

2. BLOGAREN FUNTZIONAMENDUA, ERABILERA ETA EZAUGARRIAK
-Blogak “ahots propiodunak” dira. Blogaria bera da igotzen dituen eduki guztien nagusia eta arduraduna. “Ahots propio" horri esker , erabiltzaile bakoitzak bere identitate-gaitasuna garatzen du, horrela gai delako benetan pentsatzen duena eta nahi duena azaltzeko. Beraz blog-mota ezberdinak, Web-aren barruan dauden aplikaziorik garrantzitsuenetarikoak dira.

-Blogaren funtzionamenduak eta erabilerak asko zabaldu dira azken urteetan eta etorkizunean are gehiago zabalduko direla espero da. Baina erabiltzaile askok arin ibiltzen dira hauek erabiltzen, oso garrantzitsua da modu egokian erabiltzen jakitea. Printzipio nagusiez jabetzeko ezaugarri nagusiak jakitea ezinbestekoa da. 

     2.1. Ezaugarri nagusiak
  • Ordena kronologikoan argitaratzen dira edukiak
  • Erabiltzaileak bertan nahi duena esan dezake, hau da, libreak dira. 
  • Irekiak dira. 
  • Kategoriatan banatuta daude.
  • Etiketak.

-Beste ezaugarri batzuk
  • Blog askok argitaralpenak biltzen dituzten artxibategi ba izan ohi dute.
  • Esteken bildumak ere izaten dute.
  • Sindikazioak aplikatzeko moduak ere eskaintzen dituzte.
-Beste alde batetik, garrantzitsua da blogak eta interneteko beste edukiak elkarrekin ez nahastea. Bloga sare sozialen eta wikien berdina dela esaten da baina lehen aipatu dudan bezala aplikazio bakoitzak ezaugarri berdinak izan arren, beste hainbatetan ez daukate zerikusirik. Hona hemen ezberdintasuna batzuk:
  •  Sare sozialak ez dira blogak bezain zentralizatuak eta sare sozialak blogak baino zerbitzu gehiago eskaintzen ditu.
  •  Blogean norberaren edukiak erabiltzaileak soilik modifika ditzake  baina wikian aldiz edozeinek, hau da, wikiak irekiagoak dira. 



3. BLOGAK SORTZEKO PROZESUA 
-Blog bat sortzea erraza eta dohakoa izan ohi da 







3.1. "Blogger"
-Blogak sortzeko aplikaziorik hedatuena eta popularrena da
-Pyra Labs enpresak 1999an sortu zuen, baina 2003an Googlek erosi zuen. 

-Bere lehen urteetako zerbitzua ordaindutakoa izan bazen ere, Googlek bere eskubideak erosi zituenean, erabiltzaile guztientzako dohainezko aplikazio bihurtu zen.
-2004an Googlek Picasaren eskubideak erosi zituenean, argazkiak igotzeko, konpartitzeko eta hauek iruzkintzeko aukera ere martxan jarri zuen.

-Egungo Bloggerren azken diseinu-aldaketa 2006koa izan zen.

-41 hizkuntzetara jarri daitezke bere zerbitzuak




   3.2.  Blogak euskaraz 
-Lehenengo euskal blog aplikatzaileak 2001ean sortu ziren Sustatu.com blogarekin. 
-Gaur egun, berriz, gutxi-gorabeherako datuekin, 4.500 blog inguru sortu dira euskaraz 
-Euskal blogaren bilakaera hiru zatitan bana daiteke:

 a) Sustatu: Euskaraz sortutako lehen bloga izanik, erreferentea izan zen 2003tik aurrera sortu ziren euskal blog berrientzat.


 b) Lehen blog komunitateak:   Sarean.com bezalako beste blogen bilakaerez gain, hainbat euskal blog komunitate sortu ziren (2004).



c) Blog plataformak: Edonoren esku dago blog bat sortu eta edukiak sortzeko aukera.



MIKROBLOGGING

SARRERA

-Testu laburrak idazteko blog formatua da.(bat bateko mezularitza, e-posta…
-Zergaitik mikro?
-Blog baten formatu bera du, baina idazteko esparru txikiagoan idazten da (<140 karaktere)


1. EZAUGARRI NAGUSIAK
Normalean, mikrobloggingetako mezuak erabiltzailearen perfilean gordetzen dira  eta mezu hauek, erabiltzaile horren "jarraitzaileek" irakurri ditzakete era automatikoan. 
Nolakoak dira?

  • Mezu laburrak (ez dira izaten 140 karaktere baino gehiago)

  • Interaktibitate handia (elkarrizketa)
  •  Taldeko kontzeptua (talde-batasuna)
  • Erabiltzaileak erabateko protagonista
  
2. ERABILERA OROKORRA
Hainbat hedabideetaz  baliatzen dira: webguneak, telefono mugikorrak, sindikazioa (RSS jarioak)...
 Hazten ari den aplikaziorik garrantzitsuena bihurtu da, eta baita albiste internazionalak era laburrean azaltzeko modua ere
 Mundu guztia jakituna da munduko beste puntan momentuan gertatzen ari denaz.

3. PRIBATUTASUN-MAILA
-Eraabiltzaile bakoitzak nahi duen  pribatutasun-maila aukeratu dezake.
-Mezuak hiru motatara sailka genitzake:


  •         Publikoak: mundu guztira zabalik
  •          Pribatuak:  jarraitzaieentzat soilik
  •          Mezu pribatuak: erabiltze zehatz bati zuzendua

4. "MIKROBLOGGING" MOTAK 
-Mikroblogging-motarikezagunena:  Twitter da (45 milioi erabiltzaile ditu).
Besteak: Jaiku, Tumblr, Yammer...
-Erabiltzaile askok Twitterren aldeko defentsa egin ohi dute, erosoagoa delako.

    4.1. "Twitter" (2006)
- Zer da
  •   Dohakoa den web-aplikazioa: bat bateko mezularitza + blogak + sare sozialak
  •  Komunikazioaren munduan iraultza sortu duen fenomenoa izan da
- Funtzionamendua
  •    Ezin dira 140 karakter baino gehiagoko edukiak sartu
  •  Web orri, telefono mugikorretik edota posta elektronikotik bitartez
  •   Bere funtzionamendua zabaldu egin da sare sozialen barnean ere (adibidez, Facebookek orain bere edukiak Twitter bitartez jarraitzeko aukera martxan jarri du
  •   Twitterreko erabiltzaileak
a)      Sare sozial baten partaide gisa sentitzen direnak
b)      Euren burua "mikroblogging-mota" bateko partaidetzat ikusten direnak.

-    - Zerbitzuak
  •   Erabiltzailea gai da norberaren nahiz bere jarraitzaileen tweet-mugimenduak jarraitzeko.
  •   Erabiltzeak sailkatzeko dauka gaitasuna (lagunak, familiakoak, lankideak...).
  •   "Gomendio-funtzioak" ere betetzen ditu, erabiltzailearen artzeko perfilak dituzten erabiltzaileak erakustarazten baititu
  •  Sarbidea librea eta dohakoa: erabiltzaile bakoitza gai da nahi duen pertsona bertara gonbidatzeko



No hay comentarios:

Publicar un comentario